XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IRAKURLEAK MINTZOBertizko Kontsortzioa eta Gidaliburua
Nik ez dakit zer pasatzen ari den bainan iduritzen zait Bertizko Kontsortzioak ergeltzat hartzen ari gaituela Baztan, Malerreka eta Bortzirietako jendeari.
Neri behintzat halaxe iduritzen zait
Ni baztandarra naiz, negozio bat dut eta Gida horretan Baztani buruz agertzen denaz hitzeginen dut:
- Hastekoz, agertzen den informazioa gaizki emana dago (adibidez Irurita eta Urdazubiko bestak abuztuaren 15ean direla dio Gida horrek, eta horrela gauza gehiago).
- Itxura pobrea ematen dio bakarrik asoziatuak dauden komertzioak agertzea eta ez dauden guztiak.
Ejemplu bat jartzeagatik, kanpoko bat liburuxka horretaz gidatzen baldin bada, Arraioz edo Oronoz edo bertze zenbait herriri buruz dagoena ikusten badu pentsatuko du herri hoietan ez dagoela sikiera ostaturik ere, eta horrek ez du itxura onik ematen.
Telefono erabilgarriak agertzen dituenean, berriz, Guardia Zibilarena agertzen du eta farmaziena errate batera ez.
Kuriosoa!
Anuntziatzen diren hainbat komertzioren helbidea ez da agertzen, eta horretaz gain gida hau prestatu duen enpresak,
Modulo bakoitzarengatik 5.000 pta., eta agertzea nahi baldin bagenuen aitzinetik pagatu behar.
Publikatu dutena ikusi dugunean, egia erran, ez zaigu batere gustatu.
Euskaraz bidali eta erdaraz ateri dute, logotipoa eta batere sartu gabe.
Baztango udalak duela hilabete batzuk egindako desastrearen ondotik orain Kontsortzioak gauza bera egin digu, eta gainera
Ez dago deretxorik!
Gainera, erran zutenez euskaraz eta espainolez egin behar omen zuten.
Euskaraz bi hitz sartu dituzte eta haiek ere gaizki idatziak.
Egitan lotsagarria!!.
AFEKTATU BAT
ENA.- 18.578.021